Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

liztor

iz. Erlearen antzeko intsektua, hura baino lirainagoa, lagunartean bizi dena eta abaraskak egiten dituena (Superfam. Vespoidea etab.).  v  Liztortzarra (Vespa crabo). Itxuraz eta bizitzeko eraz erlearen antzekoa, hura baino handiagoa. 3 cm inguru luze izaten da emea, 2-2,5 cm arra eta langilea. Oso begi handiak ditu; bularraldea sabelaldeari eransten dion atala laburra izaten du. Kolorez, beltza eta gorria izaten du burua, gainerakoa, beltza, horia eta gorria. Taldean bizi da. Eme batek eta ehunka edo milaka langilek osatzen dute taldea. Arrak udazkenean biltzen zaizkie taldera eta emea ernaldu ondoren hil egiten dira. Gai gozoak eta intsektuak jaten ditu batez ere. Haserre errazekoa eta pozoi mingarrikoa da. Europa osoan, Afrikako ipar-mendebalean, eta Asiako erdian eta iparraldean bizi da.  v  Listafina edo erlabioa (Vespa vulgaris edo vespula vulgaris). Aurrekoa baino txikiagoa da, baina kolorez eta itxuraz berdintsua. Taldean bizi da eta teila azpietan edo zuhaitz arrailduratan egiten ditu aberaskak.