Lizaso Mendizabal, Joxe
Gipuzkoako bertsolaria (Azpeitia, 1927). Txapel, Zepai eta Iturzaeta bertsolarien auzo berekoa. Hamazazpi urte zituela hasi zen bertso kantari. Landeta auzoan taberna zuen, eta haren inguruan sortu zen Azpeitiko bertsolari talde garrantzitsu bat, Agirrek, Lazkanok eta abarrek osatzen zutena. Haiez gain Basarri, Uztapide eta Lasarte ere bertso lagun izan zituen. Lizasoren bertsogintza erraza eta azkarra da, landugabea. Hizkera egokia erabiltzen du eta umorez jantzia.