Lizalde, Eduardo
Mexikar idazlea (Mexiko, 1939). Filosofia ikasketak egin zituen Mexikoko Unibertsitatean. Poeticismo izeneko literatura taldea osatu zuen Enrique González Rojo eta Marco Antonio Montes de Oca idazleekin, baina gutxi iraun zuen. Ondoren, poesia idazteko beste modu bati ekin zion, bere garaiko beste bi poeten arrastora hurbilduz: Gerardo Deniz eta Gabriel Zaid. Lizalderen libururik aipagarrienak dira: Caza mayor (1979), Tabernarios y eróticos (1989), Rosas (1994) eta Otros tigres (1995).