Lilongwe
Malawiko administrazio hiriburua (1975 ezkero) estatuaren erdialdean. 233.973 biztanle (Malawiko bigarren hiria da Blantyre hiriaren ondoren, 331.588 biztanle). Bi auzo nagusik osatzen dute: hiri zaharra batetik eta hortik 5 kilometrora dagoen Capital Hill auzo berria (han daude gobernuaren egoitzak eta enbaxadak). Aireportua eta burdinbidea. Hiriaren iparraldean industria auzoa dago: janari industria, tabakogintza eta ehungintza.