Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

leptosinapta

iz. Zool. Apodoen ordenako sinaptidoen familiako holoturioideoa (Leptosynapta inharens). Larruzko zorro txiki baten antza du. 12-15 cm luze izaten da. Zangorik edo zango antzekorik ere ez du, eta ahoan dituen hegal itxurako 10-13 garroez baliatzen da. Arrosa kolorekoa izaten da. Arriskuan aurkitzen denean barrunbeak kanporatzen ditu bere burua babesteko. Arrautza bidez ugaltzen da baina badu bi zatitan ebaki eta bizirik irauteko gaitasuna ere. Mediterraneoko eta Atlantikoko ipar-ekialdeko itsasazpietan bizi da.