Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lepitxuli

iz. Zool. Pizidoen familiako txori igokaria, 16 cm inguru luzea, lepo malgu oso itzulkorra duena (Jynx torquilla). Kolore aldakorra du; dabilen lekuaren arabera aldatzen du, baina normalean bizkarreko lumak arre grisaxkak eta sabelaldekoak horixkak izaten ditu. Fruitu arboletako enbor zuloetan egiten du habia. Inurriak jaten ditu, batez ere. Europako erdian eta hegoaldean, eta Asiako erdialdean bizi da.