Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lekaroz

Baztango udalerriko herria (Nafarroa). 411 biztanle. Aipagarri dira San Martzial ermita, XVI. mendeko Aroztegi jauregia, XVIII. mendearen hasierako Oharriztarren jauregia eta Perurena baserria. Bertan dago kaputxinotarren Aholku Onaren ikastetxea, 1888. urtean sortua. ik. Baztan.