lehoi-arrain
iz. Zool. Eskorpenidoen familiako pterois generoko arraina, eraztun-moduko zerrenda zuriak, gorriak eta gorri ilunak dituena. Oso hegal luzeak ditu, bai bizkarrekoak eta bai sabelekoak; ezpata itxurakoak dira batzuk eta arantza itxurakoak besteak, oso pozoitsuak denak. Indiako Ozeanoan eta Ozeano Barean bizi da.