legar belar
iz. Bot. Errubiazeoen familiako landare iraunkorra, 0,3-1 m luzea (Galium verum edo aparine). Ziabelar eta lapa-txiki izenez ere ezagutzen da. Zurtoin zuzen biribila eta iletsu samarra du, hostoak latz belarraren antzekoak eta harenak bezala antolatuak, eta lorea lau hostokoa txikia eta kolorez horia, zurtoin txikien puntan mordotan antolatua. Esnea mamitzeko erabiltzen zen lehen. Belardietan, bide bazterretan eta baso ertzetan hazten da.