Leclair, Jean-Marie
Frantses musikagile eta biolinista (Lyon, 1697 - Paris, 1764). «Zaharra» deitua. Bere garaiko biolinista onenetakoa izan zen. Gaztaroan koreografoa izan zen Turingo operan eta bertan lehen dantzari eta ballet maisu ere izan zen. 1723. urtean Parisa joan zen eta bere lehen sonata liburua argitaratu zuen. 1728-1734. urteetan Frantzian Concert Spirituel izeneko kontzertuetan parte hartu zuen. Parisko errege gorteko musikaria izan zen 1734-1736. urteetan. Frantses biolin eskolan eragin handia izan zuen Iraultza arte. Opera bat idatzi zuen, Scylla et Glaucus; Rameau-ren operen eragina antzematen zaio. Berrogeita zortzi sonata biolinerako, sonatak, ganbera musika eta kontzertuak idatzi zituen.