Leblanc, Maurice
Frantses idazlea (Rouen, 1864 - Perpinyà, 1941). Eleberri psikologiko ugari eman zituen argitara eta eleberri poliziakoaren aitzindaria izan zen Frantzian. Obra nagusiak: Arsène Lupin, gentleman-cambrioleur (1908), Arsène Lupin contre Herlock Sholmes (1908), L’Aiguille creuse (1909), Le Bouchon de cristal (1912), Les Confidences d’Arsène Lupin (1914) eta La Demoiselle aux yeux verts (1927).