laut
iz. Mus. Antzinako harizko musika tresna. Ud izeneko arabiar edo persiar musika tresna baten ondorengo zuzena da; behatzekin jotzen da. Aurretik kaxa laua du eta atzetik biribila, udare erdi baten modukoa. Giderraren muturrean, kabilen tokia normalean atzerantz tolestua dago. Sei hari ditu, denak bikoitzak, garaiena izan ezik.