Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

laurazeo

izond. Bot. Ramnalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Zuhaitz edo zuhaixka egitura izan dezakete. Txandaka antolatutako hosto gogor iraunkorrak dituzte. Hiru hostoko eta obulutegi bakarreko lorea dute, eta olibaren antzekoa fruitua. Laurazeoen familiako 1.000ren bat landare mota ezagutzen dira; ereinotza da ezagunena. Lurralde bero eta epeletakoak dira.