Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laukiz

Bizkaiko iparraldeko udalerria (Plentzia-Mungia). Mugak: iparraldean Urduliz eta Gatika, ekialdean Gatika, mendebalean Bilbo eta Urduliz, eta hegoaldean Loiu. Garaiera, 42 m. 8,15 km2. 1997ko datuen arabera, 927 biztanle ditu (laukiztarrak). Herrigune hauek osatua da: Agirre, Aurrekoetxe, Elexalde, Mentxaka, Mendiondo eta San Martin Laukiz (herriburua). Butroi ibaiaren zenbait ibaiadar igarotzen da udalerritik. Hizkuntza banaketa 1996an: 512 euskaldun, 160 ia euskaldun eta 253 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia industrian (zurgintza, eraikuntza) eta zerbitzuen alorrean (oinarrizko zerbitzuak, administraritza, irakaskuntza) oinarritzen da. Hala ere langile asko Bilboko industrialdera joan da lanera. Aipagarri dira San Martin parrokia eliza eta San Bizente Ferrer ermita.  v  Historia. 1093. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Laukizko herria.