Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lau Haizetara

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1994ko urtarrilaren 14an kaleratu zen lehen aldiz. Errenterian du egoitza eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak argitaratzen du. Hilabetekaria da, 3.500 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. Lehen urtean hiru hilabetean behin kaleratzen bazen ere, 1995etik aurrera hilabetekari bilakatu zen. 32 orrialde izaten ditu normalean eta Errenterian banatzen da. Herri mailako informazioan oinarritzen da, batez ere.