Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lastertasun

iz. Lasterra denaren nolakotasuna, abiadura. || Laster ibiltzeko, zerbait laster egiteko nolakotasuna.  v  Fis. Mugimendua (edozein eratakoa delarik: konstantea, aldakorra, zuzena, etab.) neurtzen duen magnitudea. Ibilitako espazioa eta espazio hori ibiltzen emandako denboraren arteko erlazioa da. ik. higidura.  v  Batez besteko lastertasuna. Denbora banako batean ibilitako espazioa.  v  Aldiuneko lastertasuna. Ibilitako espazioaren gehikuntzaren (∆s) eta espazio hori ibiltzen emandako denboraren gehikuntzaren (∆t) arteko zatiduraren limitea:

  

Norabidea ez bada kontuan hartzen, magnitude eskalarra da, eta kontuan hartzen bada aldiz bektoriala.  v  Lastertasun erlatiboa. Higikari batek beste bati buruz duen lastertasuna. A puntu batek B beste puntu bati buruz duen lastertasun erlatiboa, B puntuarekin batera higitzen ari den behatzaile batentzat A-k itxuraz duen lastertasuna da. B-k A-ri buruz duen lastertasun erlatiboa magnitude bereko baina aurkako norabideko bektorea da.  v  Lastertasun uniformea. Magnitudea, norabidea eta noranzkoa konstanteak dituena.  v  Lastertasun angeluarra. Mugikari bat A-tik B-ra v lastertasun konstanteaz doanean, r erradioa duen ibilbide zirkular baten gainean eta w angelua osatuz, higikariaren lastertasun angeluarra honela definitzen da:  

      

Bertan t iragandako denbora delarik. Segundoko radianetan adierazten da maizenik.  v  Lastertasun aerolarra. Denbora banako batean, argizagi baten inguruan biraka ari den beste argizagi baten orbitaren erradio bektoreak estaltzen duen azalera. ik. Kepler-en legeak.  v  Argiaren lastertasuna. Konstante unibertsala; c letraz adierazten da eta 299.792.458 m/s da; haren balioa neurtzeko metodo klasikoen barnean aipagarri dira Römer, Fizeau eta Foucault-ena.  v  Hotsaren lastertasuna. Hots-uhinen lastertasuna; ekuazio orokorra hau da: 

  

Q trinkotzeko gaitasuna edo trinkotze modulua delarik, eta r berriz hotsa hedatzen den ingurunearen dentsitatea. Adibidez, ur gozoarentzat, Q=1,99 x 109 N/m2-koa da, eta r berriz, 103 kg/m3-koa, eta gutxi gorabehera v=1.410 m/s-takoa da.  v  Ihes lastertasuna. Gorputz batek argizagi baten grabitate eremutik urruntzeko hartu behar duen lastertasuna; horretarako beharrezkoa da gorputz haren energia zinetikoa gutxienez argizagiaren gainaldean den grabitazio energia potentzialaren berdina izatea. Ihes lastertasuna, argizagiaren masaren (M) eta erradioaren (R) araberakoa da:          

  

G grabitazio unibertsalaren konstantea delarik.