Larribarre-Sorhapürü
Nafarroa Behereko ekialdeko udalerria, Donapaleuko kantonamenduan. Mugak: iparraldean Behaskane-Laphizketa eta Domintxine-Berrueta (Zuberoa); ekialdean Lohitzüne-Oihergi (Zuberoa); mendebalean Ostankoa eta Uharte-Hiri, eta hegoaldean Lohitzüne-Oihergi eta Uharte-Hiri. Garaiera, 92 m. 10,65 km2. 1999ko datuen arabera, 192 biztanle (larribartarrak; sorhapürtarrak). Auzo nagusiak: Agerria, Aldabia, Sorhapürü, Harizgoitia eta Larribarre (herriburua). Biduze ibaia igarotzen da udalerriaren mendebaletik. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 100. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, bazkarako landareak, lekadunak, artoa) eta abeltzaintza (ardi eta behi azienda) dira. v Historia. Larribarreko herria 1294. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. Sorhapürü, aldiz, 1119. urtekoan aipatzen da lehen aldiz, Saint Martin-de-Sorhapuru izenaz. Bi herriguneek 1842an bat egin zuten udalerria osatzeko.