larrezpi
iz. Bot. Gramineoen edo hazi-landareen familiako bi belarren izena. Lolium generokoak dira biak. Zakur belar izenaz ere ezagutzen dira. Bazka oso onak dira biak. Lolium italicum 40-50 cm luze egin daiteke, zurtoin luzexka tentea du, eta alde banatara galburu txiki baten antzeko hazi-buruak ditu. Lur hezeetan eta gai organikoetan aberatsa denetan hazten da ongien. Lolium perenne, berriz, lur buztintsu hezkoetan hazten da, eta soilik edo pagotxarekin nahasian erein daiteke. Hiru ebakialdi egin ditzake urtean. Berdetarako erabili nahi izanez gero loratu baino lehen ebaki behar izaten da.