Larraza Gorrotxategi, Asier
Gipuzkoar argazkilaria, dantzaria eta idazlea (Zumarraga, 1975). Donostiako Soslai Argazki Eskolan argazkilari agiria (1994-1996) jaso ondoren, Britainia Handira jo zuen ikasketak jarraitzeko. Surrey Institute University of Art&Design-en argazkilaritzan lizentziaduna (1997-2000) da. Argazkilari profesional mailan zenbait lan egina da, publizitate arloan. 1997an, Zumarragako Itarte erakustaretoan Vacas mirando a un tren talde erakusketan partaide izan zen, eta 1999an, leku berean, beste talde erakusketa bat egin zuen, bideo, argazki, arkitektura, pintura eta abar erakutsiz. 2000. urtean egin zuen lehenengo bakarkako argazki erakusketa, Errenteriako Gaspar erakustokian. Dantza eta bikoizketa ikastaroak ere egin ditu, eta Adeshoras dantza taldearen kide izana da. Literaturgintza ere landu du, eta 1986an Azkue Sariketan lehenengo saria lortu zuen.
- Larrauri Riego, Antón
- Larrauri, José María
- Larrauri-Markaida
- Larraya
- Larrayoz
- Larraza Gorrotxategi, Asier
- Larraza
- Larrazabal-Olarte
- larrazken
- Larrazketa
- Larre, Emile