Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Larraul

Gipuzkoako erdialdeko udalerria (Tolosaldea). Mugak: iparraldean Asteasu, ekialdean Alkiza eta Asteasu, mendebalean Errezil eta Asteasu, eta hegoaldean Alkiza. Garaiera, 237 m. 5,9 km2. 1997ko datuen arabera, 137 biztanle ditu, ia denak euskaldunak (larrauldarrak). Asteasu erreka igarotzen da bertatik (Oria ibaiaren adarra). Euskara, gipuzkera; euskaldunak, % 100. Ekonomia jarduera nagusia laborantza (bazkarako landareak, barazkiak, lekadunak, patata) eta abere zaintza (behi eta zerri azienda) dira (langileen % 35,3). Dena dela langile askok (% 47,4) Tolosako industrietan du lana eta bigarren lanbide ditu baserriko lanak. Aipagarria da XVI. mendeko San Esteban parrokia eliza.  v  Historia. 1375. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Larraulgo herria. 1840an udalerri bihurtu zen.