Larralde Etxeberri, Jean Baptiste
Lapurdiko olerkaria (Hazparne, 1804 - Donibane Lohizune, 1870). Osagilea izan zen Donibane Lohizunen. Harenak dira, besteak beste: Herrico besta (1856), Eskualduna (1858), Ama (1859), Chorinoa Kayolan (1863), Muthil zaharra (1864) eta Biolchoa (hil ondoren argitaratua, 1896) olerkiak, denak Urruñako eta Sarako Olerki Jaietan sarituak.