Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

laringe

iz. Arnasbideetako organoa; bertan daude ahots hariak eta sortzen da ahotsa.  v  Aho-sudurretatik sartzen den aire garbia laringean zehar iragaten da biriketarantz, eta alderantzizko bidea egiten du aire zikinak, karbono dioxidoz beteak alegia. Arnas bideetako zatia izateaz gainera laringeak badu garrantzi handiko beste eginkizun bat, ahotsa sortzearena; izan ere, laringean dauden ahots-gingil edo hariak aireak dardararazten dituenean sortzen baita ahotsa. Bestalde, ahotsaren zolitasuna laringe barrunbearen itxuraren araberakoa izaten da; haurren laringea biribila da, baina gaztaroan emakumeenak biribil jarraitzen du eta gizonena aurrerantz handitzen da; zintzurra nabarmentzen eta ahotsa loditzen da. Laringearen barnean hiru atal bereiz daitezke: a) goiko aldea edo ataria, ahots-gingil aizunen arterainoko atala; b) erdiko aldea edo glotisa, ahots-gingil aizunen eta benetakoen arteko partea; c) beheko aldea edo hipoglotisa, ahots-gingil benetakotik beherako atala, trakearekin bat egiten duena.