Largo Caballero, Francisco
Espainiar politikari sozialista (Madril, 1869 - Paris, 1946). Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuko idazkari nagusia eta Laneko ministroa izan zen Errepublika garaian (1931-1933). PSOE alderdiko lehendakari izendatu zuten (1932-1935) eta sozialismoan oinarritutako politika iraultzailearen alde borrokatu zen. Frente Popularraren gobernuko kontseiluko lehendakaria eta Gerra ministroa izan zen 1936-1937. urteetan. Frantziara erbesteratu zen gerra amaitutakoan.
- Lareki
- largabista
- largatu, larga, largatzen
- larghetto
- largo 2
- Largo Caballero, Francisco
- largo 1
- largoki
- largotasun
- larido
- lariforme