Lardizabal, Frantzisko Ignazio
Gipuzkoako idazlea (Zaldibia, 1806 - Zaldibia, 1855). Lazkaon, Burgosen eta Madrilen egin zituen apaiz ikasketak. Ikasketak bukatu eta jaioterriko erretorea izan zen harik eta, Gipuzkoa osora hedatu zen izurri beltzak jota, hil zen arte.Testamentu Zarreco eta Berrico Condaira lana eman zuen argitara hil zen urte hartan bertan, 1855ean. Itun Zahar eta Berriko kontakizunen bilduma egin zuen obra horretan. Hil eta handik urte betera Gipuzkoako Aldundiak Lardizabalek idatziriko Gramática Vascongada argitara eman zuen. Gipuzkeraren gramatika bat da oinarrian, baina badu gehigarri bat eta xehetasun franko bizkaierari eta goi-nafarrerari buruz ere. Lardizabalenak omen dira, halaber, Historia de San Miguel Excelsis de Aralar eta Maria Santisimaren amodio ederraren novena idazlanak, gaur egun galdutzat jotzen direnak.
- larderiadun
- larderiatsu
- larderiatu, larderia(tu), larderiatzen
- larderiatzaile
- larderiatze
- Lardizabal, Frantzisko Ignazio
- Laredo
- Lareki
- largabista
- largatu, larga, largatzen
- larghetto