Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

larba

iz. Zool. Hainbat ornogabe, anfibio eta arrainen bizitzako aldia, arrautzatik irten eta animalia helduaren itxurarik hartu ez duena. ik. beldar. Egituraz eta bizitzeko eraz oso desberdinak izaten dira mota bereko larba eta animalia heldua, apoa eta zapaburua, tximeleta eta bere harra, adibidez. Ugalketarako gaitasunik ez dute izaten larbek. Larba izatetik heldutasuna arteko aldaketa prozesua metamorfosi izenaz ezagutzen da. Zenbait animaliak larba aldi oso laburra du eta beste zenbaitek berriz hala irauten dute ia bizitza guztian, txitxar mota batzuek esate baterako.