lapislazuli
iz. Miner. Harri bitxia, bere kolore urdin ilunagatik preziatua. Pigmentuaren iturria sodalita minerala da; horrez gainera, kaltzito zuriaren eta pirita kristalen kopuru txikiak izaten ditu lapislazuliak. Metamorfismoz kristaldu ohi da. Afganistango Badakhshango meategia eta Txileko Ovalle ingurukoa dira munduko lapislazuli ekoizle nagusiak.