Langlands, Robert P
Kanadar matematikaria (New Westminster, Columbia Britainiarra, 1936). Britainiar Columbiako eta Yaleko unibertsitateetan ikasi zuen. Oso ezaguna da talde adierazpideen eta zenbaki teoriaren arloetan egin duen lanarengatik. Princetongo Goi Ikasketetako Institutuan matematika irakasle da 1972az geroztik. Kanadako Errege Elkarteko kidea da, eta hainbat ohorezko doktorego eta beste sari ugari bereganatu ditu, besteak beste Commonwealth eta Cole sariak eta Kanadako Zientzia Akademiaren Matematika Saria.