Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

landare

iz. Berez ezin higi daitekeen eta sentiberatasunik ez duen izaki bizia; eguneroko hizkuntzan, sustrai eta hostodunak direnak.  v  Landareen ezaugarri nagusiak klorofila izatea, errotu diren lekutik ez higitzea, hazteko mugarik ez izatea eta eguzkiaren energia zuzenean bereganatzeko gaitasuna izatea dira, baina horietako ezaugarri bakoitzak ez dezake landare bat defini. Goi mailako animalien eta landareen arteko berizitasunak nahiko argiak dira, baina bi erreinuetako behe mailetako organismo batzuek elkarren antz handia dute. Bi sailkapen nagusitan bil daitezke hala ere landare guztiak, bizigaiak hodietatik bideratzen dituztenak, landare hodidunak (zuhaitzak, zuhaixkak eta belar landareak), sartzen dira batean, eta hodirik ez dutenak (algak, aukak, perretxikoak, etab.) bestean. Hodidunak ere bi talde handitan sailkatzen dira, gimnospermoetan eta angiospermoetan.