Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lakhnau

edo Lucknow. Indiako iparraldeko hiria, barrutia eta Uttar Pradesh estatuko hiriburua. 895.721 biztanle ditu hiriak, 1.007.604 hirialdeak eta 2.014.574 biztanle barrutiak (1981). Nekazaritza eta merkataritza garrantzitsuak. Mea ustiakuntza (burdina), industria (janari industria, burdinbiderako gaiak) eta eskulangintza. Aipagarri dira bertako monumentuak (Great Imambara, Rumi Darwaza edo Turkiarako Atea, Residency), museoak (20 baino gehiago), lorategiak, etab. Unibertsitatea. XIV. mendean sortu zen Lakhnauko hiria; Oudh-eko erreinuko hiriburu bihurtu zuten 1724. urtean.