Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lahore

Pakistango ipar-ekialdeko hiria eta Punjab herrialdeko hiriburua, Ravi ibaiaren (Indo ibaiaren adarra) ertzean. 2.952.689 biztanle. Industria eta merkataritzagune garrantzitsua. Unibertsitatea. Bertako mezkita Asiako handiena da eta oso ospetsuak dira mongoliarrek sortu zituzten Shalimarreko lorategiak. XI. mendean sortu zuten mongoliarrek Lahore eta 1767. urtean sikh-en hiriburu bihurtu zen. 1849. urtean, aldiz, britainiarren mende geratu zen. Indiako herriak burujabetza eskuratu zuenean Punjab herrialdeko hiriburu egin zuten (1947).