Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lahar

iz. Bot. Arrosaren familiako eta rubus generoko zuhaixka arantzatsua (Rubus fruticosus). Sasi, lapar, masustaondo eta beste izen batzuez ere ezagutzen da. Oso zurtoin aihentsua izaten du. Zurtoinetik edo hazitik ugal daiteke. Hiru gingil edo gehiagoko, eta arrautza formako hosto elkartu erorkorra du; lorea berriz neurriz txikia eta kolorez zuria edo zuri arrosa. Ale txiki askoren elkartzeaz eratutako fruitu mamitsua eta kolorez morantza du (masusta). Erreka ondoetan, pinudietan, eta oro har hezetasun handia den lekuetan hazten da.