Laguna, La
Santa Cruz de Tenerifeko herrialdeko hiria, Tenerifeko uhartearen iparraldean. 106.146 biztanle. Unibertsitatea, apezpikutegia eta nazioarteko aireportua. Turismogune garrantzitsua. XV. mendean sortu zen La Lagunako hiria eta Kanariar uharteetako lehen hiriburua izan zen. Zutik diraute espainiarren konkistaren garaiko eraikuntza asko.