Kutuzov, Mijail Illarionovitx
Mariskal errusiarra (San Petersburgo, 1745 - Silesia, 1813). Katalina II.aren erreinaldiaren azken urteetako gerra guztietan hartu zuen parte. Smolemsk-eko Printze izendatua izan zen 1812an Napoleon-en osteen aurka lorturiko garaipenarengatik Borodinoko gatazka gogorraren ondoren. Bere garaian Errusiaren Salbatzailea esaten zitzaion.
- kutturlio
- kutun 1
- kutun 2
- kutunki
- kutuntasun
- Kutuzov, Mijail Illarionovitx
- kutxa
- kutxatila
- kutxatxo
- kutxazain
- Kutxi Bandar