kuskuta
iz. Bot. Ezkertearen familiako landare bizkarroi batzuen genero izena. Ernetzean ez dute kotiledoirik izaten hazian, baina zain moduko luzakin batzuk eta hari itxurako zurtoin fin batzuk hazten zaizkie, landareren baten gaineraino iristeko eta hari hazkurria atereaz bizitzeko. 80 bat landare mota ezagutzen dira kuskuta izenaz. Ia mundu guztian daude zabalduak. v Kuskuta arrunta (Cuscuta epithymum). Frantses belarraren eta beste zenbait landareren bizkarroi bizi dena. Bizkarroin hartzen duen landarean, bereziki frantses belarrean, kalte handia egiten du.