Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Külpe, Oswald

Alemaniar filosofo eta psikologoa (Candau, 1862 - Munich, 1915). Errealismoaren aitzindaria izan zen Alemanian; kanpoko mundua izan badela arrazoitzeko ez zituen onartzen ez adimenezko argudioak ez enpirikoak. Leipzig, Munich eta Würzburgeko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Würzburgeko unibertsitatean laborategi bat sortu zuen pentsamenduaren prozesuak ikertzeko. Lan nagusiak: Grundriss der Psychologie (1893, Psikologiaren Oinarrizko Ezaguera), Erkenntnistheorie und Naturwissenschaft (1910, Ezagutzaren Teoria eta Izadiaren Zientzia), Die Ethik und der Krieg (1915, Etika eta Gerra).