Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kuliska

iz. Oilagorraren familiako hegaztia, mokoa eta zangoak luzeak dituena (Limosa).  v  Kuliska gorria (Limosa lapponica). Mokoa gorantz okertua duena eta kuliska baino hanka-motzagoa eta zerbait txikiagoa dena, 35 cm inguru luze. 200en bat gr har dezake. Isats nabarra izaten du. Laponian, Siberiako eta Alaskako iparraldean ematen du uda eta neguan Afrikako iparraldera eta Mediterraneo aldeko eskualdeetara migratzen du.  v  Kuliska tutua edo zuria (Tringa nebularia). 35 cm inguru luzea, bizkar-kopetak zurixkak eta gainerakoa grisa duena. Mokoa gorantz okertu samarra du. Eskozian, Eskandinavian eta Finlandiako iparraldean bizi da. Tringa generoko izuena da eta ikusten oso zaila da.