kukutxeztul
iz. Med. Eritasun kutsakorra, Bordet-Gengou baziloak sortua. Arnasbideen inguruko muki mintzen infekzioa da. Bi-bost urte bitarteko haurrek izaten dute batez ere, baina edozein adinetako jendeak izan dezake. Eztul aldiak izaten dira (hamarretik berrogeira egunean); eztul egin ondoren aurpegia hazia eta gorri gelditzen da eta arnas estua izaten da. Gorakoa izan ohi da eta batzuetan odola ateratzen da sudurretik eta ahotik. Bi edo hiru asteren buruan hasten da sendatzen, baina eztulak denbora askoan iraun dezake.