Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kuku

iz. Txori igokaria, uso baten neurrikoa, lumak hauskarak eta buztana beltza dituena (Cuculus sp. eta Clamator sp.). ◊ Kukuaren kantua. || adlag. Ezkutaturik. || Norbait edo zerbait gaitzesteko oihua. || Kuku egin, kuku jo. (Norbaitek) errenditzen dela adierazi. || Kukuak jo. Zoria aldekoa izan. || Kukuak oker, makur jo. Gauzak gaizki, espero ez bezala gertatu. || Kuku(-)bala. Kuku sagar gogortua. || Kuku(-)belar. Urrebotoiaren familiako landarea, lilitegietan hazten dena (Aquilegia vulgaris). || Kuku(-)lore. Kuku belarra. || Kuku(-)praka. Belarbeltzaren familiako landarea, korola titare itxurakoa duten loreak mordoetan dituena (Digitalis purpurea). || Kuku(-)sagar. Haritzetan eta haritzaren familiako zuhaitz batzuetan intsektuen eraginez hazten den kozkor biribila.  v  Kukua 32 cm inguru izaten da luze. Gorputzaren gaineko aldea eta paparra gris urdinxka du, azpikoa aldiz zurixka eta zerrenda ilunak dituena. Izaeraz bizia eta izutu erraza da. Udaberrian hasi eta uda ondo aurreratu arte kanta berbera errepikatzen du. Lezka-txoriaren eta txantxangorriaren habietan errutzen du arrautza eta haiek ateratzen eta hazten diote umea, eta berenik ez dute hazi ahal izaten gainera, honen umeak beste arrautzak habiatik kanpora botatzen dituelako. Europan, Asian eta Afrikan bizi da, eta intsektuak jaten ditu. Kukuaren eta bere kantuaren inguruan sineskeria asko da, hura entzuteko momentuan patrikan dirurik duenak urte aberatsa izango duela, etab.