Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kritias

Atenasko politikaria (K.a. 403an hila). Sokratesen ikaslea izan zen eta poesia eta oratoria landu zituen. Oligarken alderdiko buru nagusia izan zen eta espartatarrek Atenas menderatu ondoren ezarri zituzten tiranoen artekoa izan zen (K.a. 404). Trasibulo demokraten buruzagiak bota zuen Atenasko hiritik 403an eta urte horretan bertan hil zen Atenasko hiria hartzeko saioan porrot egin ondoren. Platonek aipatzen du bere elkarrizketetan.