Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kriptologia

iz. Komunikazioa era seguruan eta sekretuan igortzeko teknikak lantzen dituen jakintzaren alorra. Informazioa jaso behar duenak soilik ulertuko duen eran emateko bideak eta horien erabilera aztertzea da kriptologiaren helburua. Kriptologiaren alor nagusiak kriptografia (idatzi sekretuak edo ezkutukoak idazteko antzea) eta kriptoanalisia (idatzi sekretuen azterketa) dira.