Krebs, Edwin
Estatubatuar biokimikaria (Lansing, Iowa, 1918). Edmond Fischerrekin batera, Washingtoneko Unibertsitateko Biokimika sailean lan egin zuen. 1992an Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Fischerrekin batera, zelularen oinarrizko mekanismoez egindako lanagatik, proteinen fosforilazio itzulgarriaz egindakoengatik batez ere.