Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kosmologia

iz. Unibertsoaren tasunak aztertzen eta aditzera ematen dituen jakintzaren alorra. Gaur egun bi oinarri nagusi ditu kosmologiak: behaketa eta teoria; unibertsoko materiaren banaketa eta mugimenduen banaketa aztertzen dira behaketan, eta oinarri teorikoak hatsapen kosmologikoa (unibertsoaren egitura bera edo bertsua da lurralde guztietan eta fisikako legeak berdin aplika daitezke toki guztietan) eta unibertsoaren erlatibitatearen hatsapen dira. Horren arabera unibertsoaren eredu bat baino gehiago eratu dira; gaur egun oraindik ez da eredu horietako bat ontzat emateko adina froga enpiriko lortu.