Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kortisona

iz. Med. Giltzurrun gaineko guruinek isurtzen duten edo behazun azidoak eta landare-gaiak sintetizatuz lortzen den hormona esteroidea (C21H28O5). Gizonaren gorputzean kortisolaren antzeko eragina du. Artritisak sortzen dituen ondoezak sendatzen ditu baina ez du eritasuna bera sendatzen; begietako eritasunak, alergiak eta abar sendatzeko erabiltzen da, baina kalteak ere eragin ditzake (urdaileko ultzera, hormonetako eta nerbioetako gorabeherak, etab.)