Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Koronea

(Gr. Koroneia). Greziako antzinateko hiria, Beozian, Kopais aintziratik hurbil zegoena. Gaur egungo Petrihades hiria dago Koronea zegoen tokian. Koronean lortu zuten beoziarrek atenastarren kontrako garaipena K.a. 447. urtean. Foziarrek bi aldiz konkistatu zuten hiria gerra sakratuan zehar (K.a. 354. urtea). Mazedoniako Filipok eraso zuen geroago Koronea.