Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kordofan

Sudango erdialdeko antzinako eskualdea, Darfur-eko ordokien eta Nilo Zuria ibaiak eratzen duen haranaren artean. 380.547 km2 eta 3.093.294 biztanle. Hiriburua, al-Ubayyid (el Obeid). Islamiar eskualdea izan da XIV. mendeaz geroztik. Darfur-eko agintariaren mende izan zen 1820. urtetik egiptoarrek konkistatu zuten arte (1821-1883). 1883. urtean bihurtu zen Sudango herrialde eta, gaur egun, bi herrialdetan banatua da Kordofaneko eskualdea: Darfur al-Janubiyah (Hego Kordofan) eta Darfur al-Shamaliyah (Ipar Kordofan).