Koppen, Vladimir
(Errus. Vladimir Petrovich Keppen). Alemaniar geografoa eta meteorologoa, jatorriz errusiarra (San Petersburgo, 1846 - Graz, 1940). Hanburgoko itsas behatokiko zuzendaria izan zen 1875-1918 bitartea eta klimen sailkapenari buruzko obrak eman zituen argitara Handbuch der klimatologie izenburupean (Klimatologiari buruzko eskuliburua, 5 liburuki). Meteorologische Zeitschrift eta Annalen der hidrographischen und maritimen Meteorologie agerkarietako zuzendari izan zen 1884. urteaz geroztik.