Kontxalovski, Andrei
Errusiar zinema zuzendaria (1937). Nikita Mikhalkov antzezle eta zuzendariaren anaia da, eta artista familia batean hazia. Bere lehen film luzea (1965, Lehenengo maisua) sobietar zinemagintzaren berrikuntzaren sinbolotzat hartu zen. Hurrengoari, ordea, agintariek oso harrera txarra egin zioten (1967, Asiako zoriontasuna), eta testu klasikoak egokitzen hasi behar izan zuen, produkzio handi bati heltzeko aukera izan baino lehen: Siberiada (1978). Gero Estatu Batuetara joan zen, eta han bai, arrakasta handia izan zuen: Mariaren maitaleak (1985), Infernuko trena (1985) eta Tango eta Cash (1989). Errusiara itzuli zenean, komedia bikain bat filmatu zuen: Kurocka Rjaba (1994).