kontenplazio
iz. Teol. Liluraldi edo zoraldi mistikoa. v Kristau kontenplazioa. Ezinbesteko bi elementu ditu: objektu traszendente bat, Jainkoa dena, eta behar adinako «argia», gizakiaren berezko ahalmenak objektu horretan barnera daitezen. Argia, kristau mistikoek bereziki izan duten kontenplazioaren grazia da: san Frantzisko Asiskoak, santa Teresa de Jesusek, eta san Joan Gurutzekoak, besteak beste.