Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konstante

izond. Aldatzen ez dena, iraunkorra.  v  Oinarrizko konstante fisikoak edo unibertsalak. Gertaera fisikoen kopuruzko zenbait igarpenek oinarritzat hartzen dituzten zenbakizko balioak. Haien artean ezagunak dira, besteak beste, argiaren lastertasunaren konstantea, Planck-en konstantea, Boltzmann-en konstantea, grabitate unibertsalaren konstantea, etab.  v  Mat. Eragiketa batean balio finkoa duen kopurua.  v  Integrazio konstantea. F, ƒ funtzio jarraituaren antideribatu konkretu bat izanik, edozein ƒ-ren antideribatuaren eta F-ren arteko alde bakarra konstante batean datza; konstante hautazko horri integrazio konstantea esaten zaio; K edo C letraz adierazten da maizenik. ik. integral.