Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konposizio

iz. Konposatzea.  v  Konposizioaren historia. Inprimeriaren hastapenetan, eta luzaroan, eskuz egiten zen testuen konposizioa, letrak banaka inprimatzeko erabiliko zen kaxan jarriz. 1878an, Mergenthaler-ek linotipia asmatu zuen, eta konposizio mekanikoari bidea zabaldu zitzaion. Bi sistema nagusi daude konposizio mekanikoan: lerroz lerrokoa eta letraz letrakoa. Konposizio sistema berriena (1949an agertua) eta gaur egun erabiliena fotokonposizioa da. Fotokonposizioan, metalezko letrak erabili ordez, testua eta irudiak filmatuta daramatzan euskarri garden bat osatzen da.  v  Kim. Gai baten osagarrien proportzioa.  v  Konposizio zehaztuen legea. Gai kimiko bakoitzak funtsezko konposizio berezia du, gai hori lortzeko erabilitako sistemari lotuta ez dagoena. Gai baten molekula masa gai horren osagaien atomo masen batuketaren ondorioz ateratzen da.